Kargatzen...
Itxi

Iragarpena

Belakok Crystal Fightersekin joko du lau kontzertutan

Itziar Urdapilleta | eitb.eus

Banda britainiarrak Bartzelonan, Madrilen, Berlinen eta Londresen emango dituen zuzenekoak irekiko ditu Bizkaiko taldeak.

Belako

Belako talde bizkaitarrak Crystal Fightersen lau kontzertutan joko du, gonbidatu berezi gisa, sare sozialetan iragarri duenaren arabera.

Honako hauek dira hitzorduak:

Martxoak 13: Bartzelona

Martxoak 15: Madril

Martxoak 28: Berlin

Apirilak 4: Londres


Belakok 100 kontzertutik gorako bira amaitu berri du. Errusian, Japonian, Korean, Mexikon, AEBn, Alemanian, Erresuma Batuan, Frantzian, Italian, Portugalen, Filipinetan eta Herbehereetan ibili dira mungiarrak.