Jaialdia
EHZ Festibala Irisarrin egingo dute
Itziar Urdapilleta | Eitb.eus
Jaialdiko antolakuntzak jakinarazi duenez, eskaintza kulturala eta tailerrak uztartuko ditu ekimenak, eta euskal taldeak izango dira nagusi egitarauan.
EHZ Festibala ekainaren 28tik 30era izango da aurten, Irisarrin. Antolakuntzak Irulegi Irratiari azaldutakoaren arabera, Nafarroa Behereko herri horrek azpiegitura egokia duela uste dute.
Egitarauari dagokionez, eskaintza kulturalaz gain (kontzertuak, antzerkiak), tailerrak ere landuko direla zehaztu du.
Datorren apirilaren 8an prentsaurrekoa iragarri du, informazio gehiago emateko.
Proiektu berritua
Irailaz geroztik, 15 bat lagunek osatutako talde bat proiektu bideragarri bat lantzen aritu ostean, proiektu berri hori onartu dute aurten. EHZ jaialdian aldaketak egingo dira, baina beste behin, kulturak hartuko du protagonismoa, eta eduki politikoek ere garrantzia izango dute.