Egitaraua
Gari & Maldanbera, Montauk eta Iseo & Dodosound, EHZ Festibalean
Itziar Urdapilleta | Eitb.eus
Horiez gain, Oihaneko Zühainetan, Koban eta Broken Brothers Brass Band ere iragarri ditu antolakuntzak. Musika-emanaldiak ez ezik, tailerrak ere izango dira.
Montauk, Iseo & Dodosound with The Mousehunters, Oihaneko Zühainetan, Gari & Maldanbera, Koban eta Broken Brothers Brass Band taldeek Euskal Herria Zuzenean Festibala girotuko dute datorren ekainaren 28tik 30era Irisarrin.
Gari & Maldanbera Hertzainak talde mitikoko Gariren banda da. Beste denbora batean diskoa aurkeztera datoz EHZ festibalera. Montauk taldeak Gazteako Maketa Lehiaketaren 28. edizioko finalean parte hartu du, eta agertokiz agertoki dabil laukote arabarra. Iseo & Dodosound bikote nafarra, bere aldetik, 2014az gero ari da lanean. Irisarrira The Mousehunters taldearekin dator, soinu digitalak eta haize instrumentuak eskaintzeko. Bestalde, Koban talde donostiarrak euskal kultura, musika elektronikoa eta swinga uztartzen dituzte.
Oihan Oliarj-Ines musikariaren proiektua da Oihaneko Zühainetan. Euskal musika tradizionaletik abiatuta, jazz, rock eta pop doinuak dakartza.
Jaialdiak aurten hartutako norabide berriaren ildotik egin ditu antolakuntzak iragarpenok. Era berean, tailerrak eta dantza zein zirko emanaldiak ere aurreikusi ditu.
Proiektu berria
Irailaz geroztik, 15 bat lagunek osatutako talde bat proiektu bideragarri bat lantzen aritu zen. Baionan proiektu hori onartu zuten urtarrilean. EHZ jaialdian aldaketak egitea erabaki zuten, baina beste behin, kulturak hartuko du protagonismoa.