Kargatzen...
Itxi

Abenduaren 7an

Aste honetako 'Top Gaztea' Araba Encounter topaketan izango da

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Saio berezia egingo dugu Lakua zentro zibikoan, larunbat honetan, 11:00etatik 13:00etara.

Oizeder Mayo eta Oihan Vega

Araba Encounter 06 topaketa gertutik jarraituko dugu Gaztean. Izan ere, Oizeder Mayok eta Oihan Vegak 'Top Gaztea' saio berezia egingo dute larunbat honetan, Gasteizen, 11:00etatik 13:00etara.

Abenduaren 6tik 8ra Gasteizen burutuko den Araba Encounter 06 topaketak egoitza berria izango du aurten, Lakua zentro zibikoan, parte-hartzaile eta bisitariei ahalik eta erosotasun handiena emateko helburuz. Gainera, segundoko 20 gigabiteko abiaduran, iazkoaren bikoitzan, konektatu ahal izango dira partaideak internetera.

Arte digital, software libre, bideo-joko eta hardware arloko lehiaketak egingo dituzte hiru jardunaldietan, eta hiritarrei irekitako gunean hitzaldi eta tailer anitz eskainiko dituzte, errealitate birtuala, segurtasun informatikoa, kriptotxanponak, robotika edo musika digitala ardatz hartuta.