Kargatzen...
Itxi

Festa

Gazteak Tolosako Inauterietako 'Astelehenita' girotuko du

Gaztea

Gure kamioi ibiltaria aterako dugu Tolosako kaleetan barrena. Txurru, Oihan eta Yogurinha Borova arduratuko dira ikuskizunaz.

Yogurinha Borova, Tolosako Inauterietan

Tolosako Inauterietan izango da Gaztea gaur, kamioi ibilitariaren eskutik, Gazteaukerak lagunduta.

Eguerdian, Txurru arduratuko da kamioitik musika jartzeaz , Inauterietako desfile nagusian parte hartuko baitugu. Ondoren, 15:30etik 17:00etara, gure kalejira antolatu dugu, eta Oihan Vegaren txanda izango da. Jaia amaitzeko, Yogurinha Borovak eskainiko du ikuskizuna Triangelu plazan, 17:00etatik 18:00etara.

Ez galdu festa eta gozatu Inauteriez Gaztearekin!