Kargatzen...
Itxi

Zuzenekoak

Xatiro, Dupla, Nahiak Nahi eta En Tol Sarmiento, asteburuko kontzertuen agendan

Gaztea

Skakeitan, Xsakara eta beste hainbatek ere zuzeneko hitzorduak dituzte egunotan.

En Tol Sarmiento

Asteburuaren atarian gaudenez, egunotan Euskal Herrian izango ditugun kontzertuen errepasoa egiten dugu Gaztean.

Ostiralean, besteak beste, 'Gure Ahotsak' emanaldia antolatu dute Donostian, Victoria Eugenia antzokian, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta. Belako taldeak ez ezik, Maren, Sara Zozaya eta Ainhoa Larrañaga abeslariek hartuko dute parte. Horrez gain, Duplak eta Xatirok Amurrioko Burubio Elkartea girotuko dute, 22:00etatik aurrera. Patxuko Nice taldeak disko berria aurkezteko lehen kontzertua emango du Erratzun, Zubipunta tabernan. Honako zuzeneko hauek osatuko dute ostiraleko agenda: Bulego (Donostiako Kutxa Kultur Kluba aretoan), Nahiak Nahi (Iruñeko Indara aretoan) eta Skakeitan (Legorretako Herri Antzokian).

Larunbatean, Lekuek jaialdia hasiko da Gernikan. Xsakara bermeotarra han izango da, Zaplast tabernan kontzertua ematen, 20:00etan. Pelaxekoek, bere aldetik, Berako Kataku Ostatuan dute hitzordua. Azkenik, En Tol Sarmientok Iruñeko Zentral aretoa beteko du, sarrera guztiak agortu baitira larunbat gaueko zuzenekorako. Mrs. Jayden Bandek ere joko du gau berean.