Ekimena
Gazteak musika balkoietara eramango du larunbat honetan
Gaztea
Etxeko egonaldia arintzeko asmoz eta Gazteak 30 urte betetzen dituela aprobetxatuz, Oizeder eta Oihan balkoira aterako dira, musika kalera ateratzeko, 19:30etik 20:00etara.
Gazteak 30 urte bete ditu,: eta etxetik ateratzerik ez daukagunez, balkoira eramango dugu musika, larunbat honetan, 19:30etik 20:00etara, Oizeder Mayoren eta Oihan Vegaren eskutik. Oihan arduratuko da musika jartzeaz, eta Oizederrek, bere aldetik, entzuleen eskariak aurkeztuko ditu.
Zuzeneko emisioa Instagram live bidez eskainiko dugu @gaztea_irratia kontuan. Entzuleok protagonista izango zarete: kantuak eskatzea nahi dugu, eta dantzan ari zaretela erakusteko eskatuko dizuegu.
Balkoietako musika ere, gure kontu!
Saio berezia, 17:00etatik 19:00etara
Horrez gain, Maider Gorostegik gidatuta, saio berezia eskainiko dizuegu larunbat honetan, 17:00etatik 19:00etara. 30 urte hauetako errepaso musikala egingo dugu.