Iragarpena
Euskal Herria Zuzenean jaialdia bertan behera geratu da
Gaztea
Koronabirusaren krisiak sortutako egoera dela eta, ekainaren 26, 27 eta 28rako antolatutako festibala ez egitea erabaki dute arduradunek, hedabideei bidalitako ohar batean jakinarazitakoaren arabera.
Euskal Herria Zuzenean festibala bertan behera uztea erabaki du antolakuntzak. Komunikabideei helarazitako oharraren arabera, "COVID-19 birusak sorrarazitako egoerak, Euskal Herriko errealitatea astintzeaz gain, panorama kulturala ere hankaz-gora jarri du". Horrenbestez, ekainaren 26an, 27an eta 28an Irisarrin ospatzekoa zen jaialdia ez da egingo.
Edizio honetarako erositako sarrerek hurrengorako balioko dutela argitu du, baina dirua itzultzeko aukera ere badagoela aipatu du antolakuntzak oharrean, kom@ehz.eus helbidera mezu bat bidalita.