Kargatzen...
Itxi

Ekimena

The Offspring, Turbonegro eta Los Zigarros, 2021eko Azkena Rock Festivalen

Gaztea

Horiez gain, aurten iragarrita zeuden Drive-By Truckers, The Steepwater Band, The Wildhearts, Dewolff eta Ray Collins Hot Club baieztatu dituzte.

Azkena Rock Festival 2021

Azkena Rock Festival jaialdiak 2021eko ediziorako iragarpen gehiago egin ditu gaur. Batetik, hiru izen berri eman ditu: The Offspring, Turbonegro eta Los Zigarros. Horiez gain, aurten iragarrita zeuden Drive-By Truckers, The Steepwater Band, The Wildhearts, Dewolff eta Ray Collins Hot Club baieztatu dituzte hurrengo ediziorako. Zortzi izen horiei orain arte itxitakoak gehitu behar zaizkie: Iggy Pop, Patti Smith, Brian Wilson, Social Distortion, Suzi Quatro eta L7. 

Sarrerak salgai daude jaialdiaren webgunean, gaurtik aurrera.

Albisteak (1)