Kargatzen...
Itxi

Kontzertua

Amaia Romero Donostian izango da urriaren 11n

Gaztea

Abesleri nafarrak Kursaalen eskainiko du emanaldia, Kursaal Eszenako denboraldi berria estreinatzeko.

Amaia Romero

Amaia Romero abeslariak kontzertua eskainiko du Donostian, Kursaalen, urriaren 11n. Hala, Kursaal Eszenako denboraldi berria estreinatuko du artista nafarrak, 20:00etatik aurrera.

'Operación Triunfo' saioan ezagutu genuen 2018an, eta ondoren, Pero no pasa nada diskoarekin ekin zion musika-ibilbideari 2019an. "El relámpago", "Nadie Podría Hacerlo" eta "Quedará en nuestra mente" abestiak aurkeztu ditu orain arte.