Iragarpena
Grises taldeak disko berria kaleratuko du irailaren 18an
Gaztea
'Talisman' du izena boskote gipuzkoarraren seigarren diskoak. Hasieran batean, argitalpena martxoaren 27rako iragarrita zegoen baina, pandemiaren ondorioz, hainbat hilabete atzeratu behar izan dute.
Grises talde zestoarra bueltan da Talisman diskoarekin. Boskotearen seigarren diskoa irailaren 18an izango da kalean. Hainbat hilabete atzeratu dute argitalpena, pandemiaren eraginez. Hasiera batean, martxoaren 27rako zegoen aurreikusita.
"Veneno" eta "Amazonia Verde" abestiak aurreratu dituzte orain arte. Horrez gain, Victor Cabezuelo (Rufus T. Firefly) eta Jurgi Ekiza musikariekin kolaboratu dutela aurreratu dute.
Aurkezpen-kontzertuak
Diskoa aurkezteko lehen hitzorduak honako hauek dira:
· Irailak 26: Sanagustin Kulturgunea, Azpeitia
· Urriak 9: Jimmy Jazz aretoa, Gasteiz (Xabi Bandinirekin)