Zuzenean
Liher, Izaro eta Ezpalak, asteburuko kontzertuen artean
Gaztea
Horiez gain, Los Secretos, Eñaut Elorrieta, Basaki eta Cobra taldeek ere emanaldiak eskainiko dituzte datozen egunotan, besteak beste.
Datozen egunotan ez da kontzerturik faltako gure agertokietan eta aretoetan.
Ostirala
Izaro Andresek abian jarri du Limones en Invierno diskoa aurkezteko udazken honetarako aurreikusitako bira, eta ostiralean Bilbon izango da, Euskalduna Jauregian. Eñaut Elorrietak, bere aldetik, Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriuma girotuko du. Horiez gain, Eneritz Furyak eta Mäkkelä Ataungo Oargi elkartean arituko dira zuzenean.
Bestetik, Bilboko BBK Sala aretoak Los Secretos eta Bringas taldeek kontzertuak hartuko ditu, eta Gaztearen webgunean streamingez ikusteko aukera eskainiko dizuegu.
Larunbata
Larunbatean ere hainbat hitzordu ditugu agendan: Ezpalak (Zumarragan), Gari (Ugaon), Liher eta Cobra (Azpeitian), MICE eta Joseba B. Lenoir (Gasteizen), Niña Coyote eta Chico Tornado (Donostian), eta Izaki Gardenak (Elorrion).
Igandea
Astea musikaz gozatuz bukatu nahi izanez gero, hemen dituzue zenbait proposamen: Mikel Urdangarin (Bilbon), Txuma Murugarren (Oiartzunen) eta Basaki (Amurrion, Araba Euskarazek eta Ahotseneak elkarlanean antolatuta).