Kargatzen...
Itxi

Aldaketa

Izarok azaroko kontzertuen ordutegiak aldatu ditu

Gaztea

Pandemia dela eta Eusko Jaurlaritzak hartutako neurriak kontuan hartuta, zuzenekoen ordutegiak aurreratu ditu abeslari mallabiarrak.

Izaro Andres

Izarok azaroan emango dituen kontzertuen ordutegiak moldatu dituzte, Eusko Jaurlaritzak pandemiari aurre egiteko hartutako neurriak direla eta. Horrenbestez, honako hauek dira behin-betiko hasiera orduak.

-Azaroak 14, Beasaingo Usurbe antzokian: 19.00etan

-Azaroak 20, Leioako Kultur Leioa Auditorium: 19.00etan

-Azaroak 21, Azpeitiako Soreasu Antzokian: 16.00etan eta 19.00etan

-Azaroak 27, Mungiako Olalde Aretoan: 16.00etan eta 19.00etan