Kargatzen...
Itxi

Iragarpena

Nøgen taldeak kontzertu gehiago iragarri ditu

Gazteak

Donostian abenduan abiatutako birak ez du etenik izango martxoaren amaierara arte.

Nøgen taldea

Nøgen taldeak Under Alt kaleratu berri du, eta herriz herri ibiliko da datozen hilabeteetan zuzenean aurkezteko. Liv Til Doden lehen disko arrakastatsuaren ondoren, folk-rock talde donostiarrak bere bigarren lan luzea argitaratu du. Honako hauek dira iragarritako zuzeneko hitzorduak, sarrerak internet bidez eros daitezke:

-Urtarrilak 21, Galdakaoko Torrezabal antzokian

-Urtarrilak 22, Lekeitioko Ikusgarri aretoan

-Urtarrilak 23, Amurrioko antzokian

-Urtarrilak 25, Arrasateko Amaia antzokian

-Otsailak 5, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan

-Otsailak 6, Iruñeko Gayarre antzokian

-Otsailak 13, Hernaniko Biteri kultur etxean

-Otsailak 19, Tolosako Leidor antzokian

-Otsailak 25: Zumarragako Zelai Ariztin

-Martxoak 20: Hondarribiako Itsas Etxea Auditoriumean

-Martxoak 26 eta 27: Azpeitiako Soreasu Antzokian