Kargatzen...
Itxi

Agenda

Kontzertuak Gabon Gau bezperan: Huntza, Zetak, Izaro...

Gaztea

Abenduaren 23an izango diren hainbat zuzeneko laburbildu ditugu albiste honetan.

Huntzak Bilbon emandako kontzertu bateko artxiboko argazkia. Gaizka Peñafiel

Gabonetan musikak ez du etenik, eta horren erakusgarri dira Gabon Gau bezperarako Euskal Herrian zehar iragarritako kontzertuak. Hauxe duzue zerrenda:

-Belako, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean

-Huntza, Donostiako Doka Kafe Antzokian, 18:30ean

-Izaro, Arrasateko Amaia Antzokian, 16:00etan eta 19:00etan

-Joseba Irazoki, Bilboko bira gunean, 18:30ean

-Keu Agirretxea, Haimar Arejita eta Mikel Arakistain, Bermeoko Kafe Antzokian, 19:00etan

-Nøgen, Eibarko Coliseo antzokian, 19:00etan

-Zetak, Azpeitiako Sanagustin kulturgunean, 19:00etan