Kargatzen...
Itxi

Iragarpena

Hesian taldeak agur esan du

I.U. | Gaztea

Leer en Castellano

Instagram bidez argitaratutako ohar batean eman du erabakiaren berri. Jarraitzaileei eskerrak emanez agurtu du 15 urteko ibilbidea.

Hesian, 2018ko Durangoko Azokan. Argazkia: Txelu Angoitia

Hesian taldeak agur esatea erabaki du, 15 urteko ibilbidea atzean utzita. Zortzi disko argitaratu ditu 2006an Sakanan sortutako bandak, eta joan den urtarrilaren 9an eman zuen azken kontzertua Bilbon.

Jarraitzaleei eskerrak emanez, Instagramen argitaratutako ohar honetan eman dute erabakiaren berri taldekideek.