Kargatzen...
Itxi

AGENDA

Asteburuko kontzertuen zerrenda, hilabetea agurtzeko!

Gatibu, Zetak, Olatz Salvador, Huntza, Eñaut Elorrieta eta beste hainbat talde eta artista arituko dira asteburu honetan kontzertuak ematen.

Zea Mays

Asteburu honetan, kontzertuak lehenago hasiko dira. Izan ere, ostegunean Gatibu Donostiako Victoria Eugenia antzokian arituko da, 19:00etan.

Olatz Salvador eta Anari ere zuzenean arituko dira 19:00etan: bata Amurrioko antzokian eta bestea Villabonako Gurea antzokian. Horiez gain, Nøgen taldea Zumarragako Zelai Arizti aretoan izango da 19:30ean. Hala ere, sarrerak agortuta daude.

Hileko azken ostiralean, otsailaren 26an, Zetak taldeak Arabako hiriburuan emango du zuzenekoa. 18:30ean izango da hitzordua, Gasteizko Kubik aretoan.

Otsailaren 27an, larunbatean, bost zuzeneko daude aukeran. Olatz Salvadorrek hiru kontzertu emango ditu aste berean; beraz, ostegunekoa ikusteko aukerarik izan ezean, beste aukera bat duzu Elorrioko Arriola antzokian, 19:00etan. Ordu berean, Huntza, Zea Mays eta Eñaut Elorrieta arituko dira: Huntza taldea Azpeitiko Soreasu antzokian, Zea Mays Getxoko Muxikebarrin, eta Eñaut Elorrieta, Gasteizko Principal antzokian.

Igandean, Olatz Salvadorrek Irungo Amaia Kultur zentroan eskainiko du aste honetako azken zuzenekoa, 19:00etan hasita. Azkenik, Iker Lauroba Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean izango da, 18:30etik aurrera. Kontzertura joateko asmoa izanez gero, izena bidali behar da kulturbilgunea@gmail.com helbidera.