Kargatzen...
Itxi

Agenda

Asteburuko kontzertuen zerrenda, prest!

Gaztea

Modus Operandi, EraBatera, Chill Mafia, Ezpalak, ETS, Idoia eta beste hainbat artista izango dira asteburu honetan zuzenekoak ematen.

Ezpalak

Asteburuan Euskal Herrian izango diren musika hitzorduak laburbilduko ditugu Gaztearen webgunean.

Ostiralean, maiatzaren 7an, Idoiak Bilboko Bidebarrieta liburutegian emango du zuzenekoa, 19:00etan. Bizkaiko hiriburuan jarraituz, Chill Mafia, Ben Yart eta Eddi Circa izango dira Bilboko EHUko Bizkaia Aretoan, 18:30ean. Bestalde, Gernika-Lumoko Astran, 20:00etan EraBatera taldeak du hitzordua. Nafarroan berriz, Lekunberriko Printzan, Ibil Bedi taldea izango da.

Larunbata kontzertuz beteta dator, beraz, adi! Nafarroako hiriburuan, En Tol Sarmientok eskainiko du zuzenekoa Baluarte aretoan arratsaldeko 20:00etan. Horrez gain, Bizkaian, Olatz Salvador izango da Igorreko Lasarte aretoan, 19:00etan eta Zea Mays Berriatuko udaletxean, arratsaldeko 18:00etan.

Gipuzkoan berriz, Modus Operandi taldekoek Legazpiko Haztegi ikastolan joko dute, 18:30ean. Donostiako Dabadaba aretoan, Cobra taldeak bi zuzeneko emango ditu; lehenengoa, 17:00etan, eta, bigarrena, 19:00etan. Halaber, Ezpalak taldea Bergarako Seminarixora joango da  Kolpatu.Topatu diskoaren aurkezpena egitera, 19:00etatik aurrera.

Asteburuarekin amaitzeko, igandean, Donostiako Antzoki Zaharrean, Idoia izango da arratsaldeko 19:00etan. Eta, Beasaingo Gernika pasealekuko frontoian Tenpora taldeak emango du zuzenekoa.