Zuzenekoak
Asteburuko kontzertuen agenda prestatu dugu Gaztean
I. U. | Gaztea
Eñaut Elorrieta, Erabatera, Ezpalak, Kokein, Idoia eta beste hainbat taldek eta musikarik girotuko dituzte egunotan Euskal Herriko aretoak eta agertokiak.
Musikaz lepo dator asteburua Euskal Herrian. Beraz, datozen egunetarako ikusi ditugun hitzordu musikalak errepasatuko ditugu jarraian.
Ostiralean, Eñaut Elorrietak bi zuzeneko eskainiko ditu: 17:30ean bata eta 19:30ean bestea. Larunbaterako kontzertu ugari daude aurreikusita. Batetik, Etxekalte eta Habi elkarrekin igoko dira Laudioko Aiaraldea Ekintzen Faktoriako agertokira.
Bestetik, honako zuzeneko hauek ere baditugu agendan: Ezpalak (Zestoako gaztetxean), Idoia (Otxandioko kiroldegian), Kokein (Gernika-Lumoko Iparragirre rock aretoan), La Mala Rodriguez (Donostiako Victoria Eugenia antzokian), Love of Lesbian (Iruñeko Baluarten), Modus Operandi (Derioko Baserri aretoan) eta Rüdiger (Markina-Xemeingo Uhagon aretoan).
Iganderako, bost proposamen aipatuko dizkizuegu:
-Chill Mafia, Laudioko Aiaraldea Ekintzen Faktorian
-Ezpalak, Zestoako Gaztetxean
-Idoia, Iruñeko Zentral aretoan
-Olatz Salvador, Atarrabiako Totem aretoan
-'Sorotan bele gogoan' kontzertua, Larrabetzun