Kargatzen...
Itxi

Zuzenekoak

Gatibu, Maren eta Willis Drummond, asteburuko kontzertuen agendan

I.U. | Gaztea

Horiez gain, Idoiak, Ibil Bedik, Arimak eta Nai Nakaik ere zuzeneko emanaldiak eskainiko dituzte.

Gatibu

Asteburuari begira jarri gara, eta datozen egunotarako kontzertuen agenda osatu dugu albiste honetan.

Ostirala

Anarik Gasteizko Principal antzokian emango du kontzertua ostiral arratsaldean, 19:00etan hasita. Marenek, bere aldetik, Bilbon oholtzaratuko ditu bere abestiak, BBK On Stage zikloan. Hitzordua 19:00etan abiatuko da. Honako zuzeneko hauek ere baditugu ostiraleko agendan: Ibil Bedi (Gasteizen), Idoia (Zumaian), Nahiak Nahi (Iruñean), Nøgen (Santurtzin) eta Willis Drummond (Biarritz).

Larunbatean

Anarik eta Ibil Bedik Nafarroaren Erriberriko Euskararen Egunean bat egingo dute larunbatean, 18:00etatik aurrera, Feneron portalean. Halaber, Arima eta Ro taldeek Gernika-Lumo Astra aretoa girotuko dute. Esti eta Mikel Markezen musiko gustuko baduzue, Otxandioko Mekoleta auzoan duzue zuzenean entzuteko aukera. Zerrenda honekin osatuko dugu larunbateko agenda:

-Eñaut Elorrieta, Laudioko Aiaraldea Ekintzen Faktorian, 18:00etan

-Gatibu, Urduñako zezen-plazan, 18:00etan

-Kai Nakai, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean, 19:00etan

-Mikel Urdangarin, Urretxuko Aldiri kiroldegian, 20:00etan

-Nikotina, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean, 19:00etan

-Zetak eta Ojos Violeta, Andosillako Eskolen Patioan, 21:30ean, Euskararen Egunean