Nobedadeak
Larregi taldearen bideo berria, ikusgai
Erredakzioa
Laukoteak single berria aurkeztu du: "Izotza bezain hotza".
Your browser doesn’t support HTML5 video
Talde arratiarrak disko berria kaleratuko du, urriaren 22an, eta lehen singlea, "Izotza bezain hotza", bideo batean jaso dute. Bertan, laukotearen azken bi urteetako ibilbidea biltzen da. Haien bigarren lana da hau, 2010ean maketa bat kaleratu ostean.
Rock taldea ez zaigu oharkabean pasatu Gaztean; izan ere, Maketa Lehiaketaren Entzulearen Saria irabazi zuen Larregik. Epaimahaiaren saria Enkore talde bilbotarrak eskuratu zuen, baina badirudi entzuleen artean arrakasta handiagoa izan zutela arratiarrek.
2008an hasi zuen bere ibilbidea taldeak, 3 partaide zirela, eta askoren ustez rock euskaldunaren joera erritmikoak eta melodikoak ordezkatzen ditu Lemoako laukoteak. Kontzertu txikiekin hasi, beste talde batzuen bertsioekin jarraitu, abesti propioak sortu, eta gaurkoan bideolan berriarekin datoz; disfrutatu ezazu!