Kargatzen...
Itxi

Estreinaldia

Gosek bideoklip berria estreinatu du Azokan

L.Z.

Erredakzioa

"Ezetz" kantuaren bideoklipa aurkeztu du gaur Arrasateko taldeak. Hemen duzue bideoklipa:

Your browser doesn’t support HTML5 video

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak Gose taldearen bideoklip berriaren aurkezpena hartu du gaur. Hain zuzen ere, Irudienan aurkeztu du Arrasateko hirukoteak "Ezetz" kantuaren bideoa.

Hiru dimentsiotan grabatu dute Mikel Clementek zuzendutako bideoklipa. Horretarako Alphax 3Dren laguntza izan dute.

Gose IIIII diskoa Azokan duzue salgai.

Bideoak (1)