Cargando...
Itxi

Aste honetan

Lady Gaga, Top Gaztea zerrendaren lehen postuan

Erredakzioa

2013/10/12

Hirugarren astez jarraian, New Yorkeko abeslariak gure zerrendaren gorenera iristea lortu du 'Applause' kantuarekin

Lady Gaga Top Gaztea zerrendaren lehen postuan da berriz ere 'Applause' abestiarekin, hirugarren astez jarraian. Asteon, halaber, bigarren, hirugarren eta laugarren postuak ere joan den asteko moduan gelditu dira; horrenbestez, bigarren lekuan Avicii ft. Aloe Blacc abeslariak jarraitzen du 'Wake me up' abestiarekin; hirugarren postuan, berriz, One Direction taldea gelditu da, 'Best song ever' kantuarekin, eta One Repulic taldeak, bere 'Counting stars' abestiarekin laugarren lekuari eutsi dio.

Zerrendan postu bat gorago egin dute Katy Perryk eta Ellie Goulding artistek, 'Roar' eta 'Burn' abestiekin, hurrenez hurren. Gorako joera aipagarria izan du, ostera, Britney Spearsek, 'Work bitch' kantua hartuta zazpigarren lekuan baitago asteon.

Miley Cirusek, ostera, hiru postu behera egin eta 'We can't stop' kantuarekin zortzigarrenean gelditu da. Beherako bidea hartu du John Newman abeslariak ere eta bere 'Love me again' kantua bederatzigarrenean dago, joan den astean baino postu bat beherago, alegia. Vendetta taldeak, aldiz, aurrera egin du pausu bat eta hamargarren lekuan gelditu da aste honetan 'Ekainak 24' abestia hartuta.

 

Hauek dira ondorengo postuetan daudenak:

 

11. Passenger: 'Let her go'

12. Robin Thicke ft. T.I. & Pharrell: 'Blurred Lines'

13. Macklemore & Ryan Lewis ft. Ray Dalton: ' Can't hold us'

14. Capital Cities: 'Safe & Sound'

15. Fermin Muguruza: 'Zugarramurdin akelarrea'

16. Alex Hepburn: 'Under'

17. Daft Punk ft. Pharrell Williams: 'Lose yourself to dance'

18. Olly Murs: 'Dear Darlin'

19. Imagine Dragons: 'Radioactive'

20. Kometa: 'Momentuaren zai'

 

Amaitzeko, zerrendagaiei dagokienez, hauek ditugu aste honetan:

- Zea Mays: 'Hurbil'

- Stromae: 'Papaoutai'