Single berria
Berri Txarrak taldearen "Etsia" kantu berria, Gaztean entzungai
I.A.
2014/07/02
Hirukoteak urte amaieran kaleratuko duen diskoaren lehen singlea da "Etsia".
Dagoeneko entzungai dago Berri Txarrak taldearen hurrengo diskoaren lehen fruitua: "Etsia" kantua.
Hirukoteak Venicen, Kalifornian, grabatu du kantu hau Ross Robinson ekoizlearekin. Haria diskoa ere berarekin grabatu zuten, eta pozik gelditu ziren egindako lanarekin.
Berri Txarrakek 20 urte bete ditu aurten, eta sortze prozesu berezi batean murgilduta dago. Hurrengo lana urte amaieran izango dute kalean, eta aurrerapen bezala "Etsia" abestia aurkeztu dute.
Hemen dituzue kantu horren hitzak:
Zer esan -nola esan- aro ilun honetaz kartoiak, nekeak jada esan ez duenik tunela nondik hasi goilare kamuts hazi diren kantu hauekin. Esana baitago, aldez edo moldez otsoak dabiltzala artzai putzutik salbatzeko bota zitzaiela soka lepora lotu beharrean. Nola azalera irten. Esana baitago altuegi doaz putreak euren uso hegalak astinduaz jauregiaren hormetan egiten duela talka dena galdu duenaren oihuak. Eta azalera irten. Nola azalera irten. Zer esan -nola esan- aro eder honetaz sormenak, kemenak ezin esan dezakeenik nola zauri etsaia nola utzi etsia kantu hauekin.