25. urtemuga
Gaur bukatuko da epea Gaztearen logo-lehiaketan parte hartzeko
L.Z. | eitb.eus
2015/03/02
2.000 euroko saria eskuratuko du irabazleak.
Martxoaren 21ean mende laurden beteko du Gazteak, eta urtemuga ospatzeko ekimen bereziak prestatuko ditugu 2015ean zehar.
Lehendabizikoan entzuleen eta irakurleen parte-hartzea nahitaezkoa izan da.
25 urte egunero betetzen ez direnez, irudi berria estreinatuko dugu martxoaren 21ean, "Gaztea, 25 urte dantzan" leloari eutsita. Horretarako, zuen laguntza eskatu genuen. Hala, zuek egindako diseinuak jasotzen hasi ginen.
Epeak
Esan bezala, gaur bertan itxiko dugu parte-hartzeko epea.
Ostegunean, berriz, bozketa-fasea abiatuko dugu, eta hilaren 11ra arte egongo da zabalik botoa emateko epea. Hortaz, publikoaren esku geratuko da irabazlea aukeratzea.
Saria
Lehiaketak sari potoloa izango du jokoan. Irabazle bakarra egongo da, eta 2.000 euroko saria jasoko du horrek.
Parte hartu
Kontsultatu oinarriak hemen, eta bidali zuen diseinuak.
Informazio gehiago (1)