Cargando...
Itxi

Gazteak bultzatuta

Behobia Gaztea lasterketa hartzeko prest da Donostia

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

2015/11/04

14 eta 18 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako lasterketak 4,4 kilometroko ibilbidea izango du aurten.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Hamalau eta hamazortzi urte bitarteko gazteei zuzendutako egitasmoa da Behobia Gaztea lasterketa; Behobia-Donostia eta Behobia Txiki probetan parte hartu ezin dutenei zabaldutako aukera, hain zuzen.

Iaz sekulako arrakasta izan zuen aipatu ekimenak. Hori dela eta, aurten ere lasterketa antolatu dugu, azaroaren 8rako. 4,4 kilometroko ibilbidea egin beharko dute lasterkariek, Gipuzkoako Herrera auzoko biribilgunetik Boulevarderainokoa.

Gainera, ohi bezala, giro aparta egongo da Donostian aipatu egunean. Hori guztia 09:30etik aurrera izango da.

Iazko bideoa: