Cargando...
Itxi

Abenduak 6

Erdibidea eginda, Azokak gogotsu ekin dio hirugarren egunari

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

2015/12/06

U.K. Bill, Ze Esatek!, Larregi, Klak!son, Aguxtin Alkhat eta Izaki Gardenak dira Ahotsenean izango diren taldeetako batzuk.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Musikazaleen artean izaten ari den arrakastaz jabetuta, Ahotsenean egingo dugu eguneko aurreneko geldialdia. Izan ere, Azokaren hirugarren egunean talde garrantzitsuek harrapatuko dute bertako oholtza. Zalantza izpirik gabe, U.K. Bill, Ze Esatek!, Larregi, Klak!son, Aguxtin Alkhat eta Izaki Gardenak taldeek euskal musikaren onena eramango dute Ahotseneara.

Plateruenan, berriz, Olatz Zugastiren abesti berriek aseko dute hango bisitarien musika egarria. Gainera, aurreko egunetan bezala, Amaia DJren emanaldiaren lekuko izango dira Azoka TB jarraitzen dutenak.

Gainerakoan, kultur ekitaldiek, teknologia berriek, euskarak eta literatur solasaldiek hartuko dute pisua. Areto nagusian, esate baterako, Irudiena lehiaketaren sari-banaketa egingo dute. Halaber, azpimarratzekoa da Ahotseneako solasaldietan hartuko dutela parte Harkaitz Canok, Ken Zazpik eta Mikel Urdangarinek.

Esan gabe doa, eguneko unerik hunkigarrienetakoa Irudienan biziko dela. Hainbeste urteren ondotik, Goenkaleren azken kapituluak emango dituzte, 19:00etatik aurrera.

Egun betea, beraz, gaurkoa.