Cargando...
Itxi

4,4 kilometroko lasterketa

'Behobia Gaztea' lasterketa, Donostian, 09:30etik aurrera

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

2016/11/13

14 eta 18 urte bitarteko gazteek 4,4 kilometroko ibilbidea egingo dute gaur, azaroak 13.

Hamalau eta hamazortzi urte bitarteko gazteei zuzendutako egitasmoa da Behobia Gaztea lasterketa; alegia, Behobia-Donostia eta Behobia Txiki probetan parte hartu ezin dutenei zabaldutako aukera.

Azken bi urteetan sekulako arrakasta izan du aipatu ekimenak, eta, hori dela eta, aurten ere prestatu dute lasterketa antolatzaileek, gaurko.

4,4 kilometroko ibilbidea egin beharko dute lasterkariek, Gipuzkoako Herrera auzoko biribilgunetik Boulevarderainokoa.

Gainera, aurten kuadrillarekin batera izena emateko aukera izango dute parte-hartzaileek. Taldeak gutxienez lau kide eta gehienez zortzi kide izan beharko ditu.

Ohi bezala, giro aparta egongo da Donostian gaur. Hori guztia 09:30etik aurrera izango da.