Cargando...
Itxi

'Top Gaztea'

Huntza taldeko Aitzol eta Josune 'Top Gaztea' saioan izan dira

eitb.eus

Erredakzioa

2016/11/19

Huntza taldea eta 'Aldapan gora' abestia ezinbestekoak bilakatu dira Gaztea-n, eta larunbat honetan Oizeder Mayorekin eta Oihan Vegarekin izan dira, zuzenean, 'Top Gaztea' programan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Huntza taldeak berriro eskuratu du 'Top Gaztea'ren lehen postua larunbat honetan, azaroak 19, 'Aldapan gora' abestiari esker.

Hori dela eta, Miramongo estudioan izan dira Aitzol Eskisabel eta Josune Arakistain taldekideak, Oizeder Mayorekin eta Oihan Vegarekin, 'Ertzetatik' euren lan arrakastatsuari buruz mintzatze aldera.

Entzun ezazu elkarrizketa, eta goza ezazu egin diegun test dibertigarriarekin!