20. Edizioa
Hatortxu Rockek aurkezpen bira egingo du
I.A. | eitb.eus
2023/06/26
Guztira 15 kontzertu eskainiko ditu Euskal Herrian zein nazioartean. Su ta Gar, Non Servium, Hesian, Zea Mays, Bad Sound, Niña Coyote eta Chico Tornado arituko dira, besteak beste.
Hatortxu Rockek aurkezpen bira egingo du. Guztira 15 kontzertu eskainiko ditu Euskal Herrian zein nazioartean.
Apirilaren 14an emango zaio hasiera birari Berlinen. Bertan izango dira Estricalla eta Perlata taldeak.
Hesian eta Altxatuk hilaren 16an bisitatuko dute Gernika. Apirilaren 22an, berriz, hitzordu bikoitza duzu. Gasteizen Voltaia eta Strombers arituko dira. Senperen, aldiz, Revolta Permanent eta Kop.
Hurrengo egunean Zumaia Lur J eta ETS taldeek astinduko dute. Apirilaren 29an ere, hitzordu bikoitza antolatu dute. Iruñeako Txantreako jaiak Oharkabe eta Bad Sound-ek girotuko dituzte. Donapaleun Su ta Gar igoko da agertokira.
Maiatzaren 5ean Benito Lertxundiren musika entzungo da Tolosan. Egun berean Juantxo Skalari & The Rude Band eta Zartako K izango dira Bilbon.
Maiatzaren 13an ez da musikarik faltako Katalunian eta Euskal Herrian. Def con Dos, Escuela de odio eta Niña Coyote eta Chico Tornado taldeek Manresa bisitatuko dute. Elorrion, berriz, Kepa Junkera eta Sorginak egongo dira.
Biharamunean, Iruñeako Baluarten "Nafar loreak" ikuskizuna taularatuko du Korrontzik.
Maiatzaren 19an hitzordu bikoitza antolatu dute, beste behin. Ruper Ordorikak Agurain girotuko du. Non Servium eta DJ Jotatxo-k Madrilgo Gruta 77 aretoa bustiko dute.
Parisen amaituko da bira ekainaren 10ean, Zea Mays eta Premiere Ligne talde frantsesaren kontzertuekin.
Albisteak (1)