Aste honetako sailkapena
'Señorita' abestiak jarraitzen du Top Gaztea zerrendaren lehen postuan
ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS
2019/08/19
Bigarrenean geratu da Zetaken 'Errepidean', eta hirugarren, berriz, Mahmooden eta Maikel de la Calleren 'Soldi'.
Shawn Mendesen eta Camilla Cabelloren "Señorita" abestiak 'Top Gaztea' zerrendaren lehen postuari eutsi dio Bigarren tokian, Pello Reparazen Zetak proiektuaren "Errepidean" kantua sailkatu da. Hirugarrenean, berriz, Mahmooden eta Maikel Delacalleren "Soldi" geratu da.
Jarraian, Huntzakoak laugarrenean ditugu beste aste batez, "Buruz Behera" melodiaren erritmoan. Bosgarrenera salto egin du, bere aldetik, Rosaliaren "Millonaria" arrakastak. Lewis Capaldiren "Someone You Loved" kantuak indarra galdu du aste honetan, hirugarrenetik seigarrenera jaitsi baita. Lizzok ("Truth Hurts") bi toki egin ditu behera, eta zazpigarren dago. dago.. Bestalde, zerrendan indarra galtzen ari da proposamena, eta laugarrenetik zazpigarrenera egin du.
Azkenik, 'Top 10'aren azken hiru postuetan sailkatu dira Esne Beltzaren "Izar" (zortzigarren), Lil Nasen eta Billly Ray Cyrusen "Old Town Road" (bederatzigarren), eta Ed Sheeranen eta Sam Smithen "I Don't Care" (hamargarren).
1.- SHAWN MENDES ft. CAMILLA CABELLO: Señorita
2.- ZETAK: Errepidean
3.- MAHMOOD ft. MAIKEL DELACALLE: Soldi
4.- HUNTZA: Buruz Behera
5.- ROSALIA: Millonaria
6.- LEWIS CAPALDI: Someone You Loved
7.- LIZZO: Truth Hurts
8.- ESNE BELTZA: Izar
9.- LIL NAS ft. BILLY RAY CYRUS: Old Town Road (Remix)
10.- SAM SMITH: How Do You Sleep
Zerrenda osoa, hemen.