Aste honetako sailkapena
Skakeitanen 'Ezpainetan Odola', Top Gaztea zerrendaren gailurrean
ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS
2019/11/25
Zetaken 'Pater Noster' dago bigarren, eta Maroon 5 taldearen 'Memories', hirugarren.
Skakeitan taldearena da aste honetan Top Gaztea zerrendako lehen postua, 'Ezpainetan Odola' abestiak bosgarrenetik lau toki gora egin ostean. Atzetik, indartsu dator Zetaken 'Pater Noster' proposamena, eta podiumeko hirugarrenean geratu da Maroon 5en 'Memories' arrakasta.
Laugarrenean, Sua bizkaitarren 'Ordu Beltzak' kantua dago. Ondoren, Izarok Xoel Lopezekin aurkeztutako kolaborazioa kokatu da: "Invierno a la Vista". Lehen tokitik bost postu galduta, seigarrenean dago Xsakara rapero bermeotarraren 'Gerlari Kemenak'.
Jarraian, Tones and Iren 'Dance Monkey' pieza dago zazpigarren, Post Malonen 'Circles' zortzigarren, Zea Maysen 'Kea' bederatzigarren eta azkenik, Niall Horanen 'Nice To Meet Ya' hamargarren.
1.- SKAKEITAN: Ezpainetan Odola
2.- ZETAK: Pater Noster
3.- MAROON 5: Memories
4.- SUA: Ordu Beltzak
5.- IZARO / XOEL LOPEZ: Invierno a la Vista
6.- XSAKARA: Gerlari Kemenak
7.- TONES AND I: Dance Monkey
8.- POST MALONE: Circles
9.- ZEA MAYS: Kea
10.- NIALL HORAN: Nice to Meet Ya
Zerrenda osoa, hemen.
Bideoak (1)