Cargando...
Itxi

Ekimena

"Herriwatch" bideoaren umorea, konfinamendu garaian

Gaztea

2020/03/30

Hiruka Uribe Kostako komunikazio taldeak martxan jarritako film laburren lehiaketa baterako egindako lana da sarean arrakastatsu dabilen bideoa.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Koronabirusaren krisia dela eta bizi dugun konfinamendu garaia kontuan izanik, film laburren lehiaketa antolatu du Hiruka Uribe Kostako komunikazio taldeak, jendearen irudimena lanean jartzeko.

Ekimenak oso harrera ona izan duenez, bigarren deialdia egin du aste honetarako. Sarean bolo-bolo hedatzen ari dira parte hartu duten taldeek aurkeztutako lanak: besteak beste, "Herriwatch".