Aste honetako sailkapena
Izaroren "Libre" kantuak Top Gazteako lehen postuari eutsi dio bigarren astez
ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS
2020/05/11
Podiumeko bigarren lekuan geratu da J Balvinen "Rojo" eta hirugarrenean kokatu dira Skakeitanekoak, "Bi Minutu" proposamenarekin.
Izaro Andresen "Libre" arrakasta Top Gaztea zerrendaren lehen tokian geratu da, bigarren astez, entzuleen botoei esker. Atzetik, bigarren, J Balvinen "Rojo" proposamena kokatu da. Bere aldetik, podiumeko hirugarren lekuan sailkatzea lortu du Skakeitanen "Bi Minutu" kantuak.
Jarraian, Belako taldearen "Tie Me Up" abestia laugarrenera iritsi da. Indar apur bat galduta, bosgarrenean daude Gatibukoak, "Bixotzetik" abestiarekin. Asteko gorakada nabarmenena izan ostean, seigarren dago Benne eta Gus D'Appertonen "Supanoleny"; izan ere, joan den astean hamalaugarrenean zegoen, eta zortzi postu egin ditu gora azken zazpi egunetan. Ondoren, The Weeknden "Blinding Lights"ek zazpigarren jarraitzen du.
Azkenik, honako hiru pieza hauek itxi dute hamar abesti bozkatuenen zerrenda: Bulegoren "Hegan" (8), Powfu eta Beabadoobeeren "Death Bed" (9) eta ETSk eta Green Valleyk elkarlanean grabatutako "Logela Honetan".
1.- IZARO: Libre
2.- J BALVIN: Rojo
3.- SKAKEITAN: Bi Minutu
4.- BELAKO: Tie Me Up
5.- GATIBU: Bixotzetik
6.- BENNE ft GUS D'Apperton: Supalonely
7.- THE WEEKND: Blinding Lights
8.- BULEGO: Hegan
9.- POWFU ft. BEABADOOBEE: Death Bed
10.- ETS ft GREEN VALLEY: Logela Honetan
Zerrenda osoa, hemen.
Bideoak (1)