Aste honetako sailkapena
Bulego taldearen "Hegan", Top Gaztea zerrendaren lehen postuan
ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS
2020/06/08
Bigarren geratu da Belakoren "Tie Me Up" kantua eta hirugarren, Benne eta Gus D'Appertonen "Supalonely" abestia.
Aste honetan, Bulego taldearen "Hegan" abestia iritsi da Top Gaztea zerrendaren lehen tokira, entzuleen botoei esker. Belakoren "Tie Me Up"entzat izan da, ondoren, bigarren postua, astebetez gailurrean egon ostean. Podiuma osatu du, bere aldetik, "Supalonely" abestiak. ETS eta Green Valleyren "Logela Honetan" sailkatu da laugarren; J Balvinen "Rojo" bosgarren eta Zetaken "Zeinen Ederra Izango Den", seigarren.
Behera egin du aste honetan Skakeitanen "Bi Minutu" proposamenak, bigarrenetik zazpigarrenera, hain zuzen ere. Apurka-apurka, indarra hartzen ari da "Death Bed" (Powfu eta Beabadoobee), bi toki gora eginda, zortzigarrenean kokatu baita.
Azkenik, honako bi hauek itxi dute hamar abesti bozkatuenen zerrenda: Xabi Solano eta Nøgen "Iluntzean" (9) eta Dua Liparen "Physical" (10).
1.- BULEGO: Hegan
2.- BELAKO: Tie Me Up
3.- BENNE ft GUS D'Apperton: Supalonely
4.- ETS ft GREEN VALLEY: Logela Honetan
5.- J BALVIN: Rojo
6.- ZETAK: Zeinen Ederra Izango Den
7.- SKAKEITAN: Bi Minutu
8.- POWFU, BEABADOOBEE: Death Bed
9.- XABI SOLANO ft. Nøgen: Iluntzean
10.- DUA LIPA: Physical
Zerrenda osoa, hemen.