Aste honetako sailkapena
Miley Cyrusen "Midnight Sky", Top Gaztea zerrendaren gorenean
ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS
2020/09/21
Bigarren dago Ava Maxen "Kings & Queens" eta hirugarren, Skakeitan, Sua eta Xsakara batu dituen "Apatia".
Miley Cyrusen "Midnight Sky" kantuak lortu du aste honetan TOP GAZTEA zerrendaren lehen postuan kokatzea, entzuleen botoei esker. Ava Maxen "Kings & Queens" dago bigarren, eta podiuma osatu du Skakeitan, Sua eta Xsakara elkartu dituen "Apatia" abestiak.
Ondoren, Sua taldearen "Hormak apurtzea" geratu da laugarren, lehen postutik erorita, eta Dua Liparen "Break My Heart" dugu bosgarren. Atzetik, Zetaken "Hegan" dago seigarrenean, pare bat toki galduta, eta Harry Styles zazpigarren, "Watermelon Sugar" proposamenarekin.
Honako hiru abesti hauek itxiko dute lehen hamar sailkatuen zerrenda: Ezpalaken "Itzala" (8), Joel Corry eta Mneken "Head & Heart" (9) eta ETSren "Zurekin Batera" (10).
1.- MILEY CYRUS: Midnight Sky
2.- AVA MAX: Kings & Queens
3.- SKAKEITAN ft. SUA & XSAKARA: Apatia
4.- SUA: Hormak apurtzea
5.- DUA LIPA: Break My Heart
6.- ZETAK: Hegan
7.- HARRY STYLES: Watermelon Sugar
8.- EZPALAK: Itzala
9.- JOEL CORRY / MNEK: Head & Heart
10.- ETS: Zurekin Batera
Zerrenda osoa, hemen.