Aste honetako sailkapena
"Apatia" abestiarentzat izan da aste honetan Top Gaztea zerrendaren lehen tokia
ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS
2020/10/05
Bigarren dago Ava Maxen "Kings & Queens" eta hirugarren, Miley Cyrusen "Midnight Sky".
Skakeitan, Sua eta Xsakara elkartu dituen "Apatia" kantuak lortu du aste honetan TOP GAZTEA zerrendaren lehen postuan kokatzea, entzuleen botoei esker. Ava Maxen "Kings & Queens" dago bigarren, eta podiuma osatu du Miley Cyrusen "Midnight Sky" proposamenak.
Atzetik, Joel Corry eta Mnek musikarien "Head & Heart" dago laugarren postuan, Ezpalaken "Itzala" bosgarren, eta BTSren "Dynamite" seigarren, zazpigarrenetik gora egin baitu.
Sua talde bizkaitarraren "Hormak apurtzea" indarra galtzen ari da, bosgarrenetik zazpigarrenera erorita. Sara Zozayak, bere aldetik, Top 10 zerrendan sartzea lortu du aste honetan. Azkenik, Dua Liparen "Break My Heart" eta Zetaken "Hegan" daude bederatzigarren eta hamargarren, hurrenez hurren.
1.- SKAKEITAN ft. SUA & XSAKARA: Apatia
2.- AVA MAX: Kings & Queens
3.- MILEY CYRUS: Midnight Sky
4.- JOEL CORRY / MNEK: Head & Heart
5.- EZPALAK: Itzala
6.- BTS: Dynamite
7.- SUA: Hormak apurtzea
8.- SARA ZOZAYA: Lili
9.- DUA LIPA: Break My Heart
10.- ZETAK: Hegan
Zerrenda osoa, hemen.
Bideoak (1)