Cargando...
Itxi

Nobedadea

Kantupedia Instagram filtro berezia sortu dugu Gaztean!

Gaztea

2020/10/27

Nøgeneko Eiderrekin eta Markelekin probatu dugu, eta orain zuen txanda da.

Erronka berria proposatu nahi dizuegu udazken honetan. Filtro berezi bat sortu dugu Instagramen erabiltzeko. Egokitzen zaizuen hitza daramaten kantuak abestu beharko dituzue.

Nola joka dezakezue?

Oso erraza da erabiltzea:

-Jarraitu @gaztea_irratia kontua Instagramen.

-Filtroen leihotxoan sakatu "Kantupedia" filtroa.

-Probatu eta gorde zure kameran.

-Instagram Storieseko kameran gordeta izango duzu, filtroa noiznahi erabiltzeko.

Animatu eta zorte on!!