San Sebastian eguna
Ospatu Danborrada Gaztean, gure Instagram filtro bereziarekin!
eitb.eus
2021/01/18
Erabili Danborradaren filtroa, Gaztearen Instagram kontutik jaitsita.
Aurten ez dugu ohiko Danborradarik izango, baina Gaztean modu berezian ospatuko dugu San Sebastian eguna, Instagramerako sortutako filtro dibertigarriari esker.
Gaztea Instagram kontutik eskura dezakezu. Oso erraza da:
-Jarraitu Gaztea kontua Instagramen.
-Filtroen leihotxoan aukeratu Danborrada.
-Probatu eta gorde zure kameran.
-Instagrameko storiesko kameran gordeta izango duzu, noiznahi erabiltzeko.