Aste honetako sailkapena
Marenen "La estación espacial de Teruel", TOP GAZTEAren gorenean bigarren astez
ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS
2021/02/01
Bigarren lekuan, ETSren "Egingo Dugu Eztanda" geratu da. Alizzek eta Amaiak, berriz, hirugarrenari eutsi diote, "El Encuentro" abestiari esker.
Aste honetan, Maren musikari bizkaitarrak TOP GAZTEA zerrendaren lehen postuari eustea lortu du. Jarraian, asteko gorakada nabarmenenetakoa egin du ETSk, "Egingo Dugu Eztanda" kantuarekin, hamargarrenetik bigarrenera jauzi eginda. Alizz eta Amaia hirugarren geratu dira, beste aste batez, "El Encuentro" proposamenarekin.
Gatiburen "Egurre Emon" dago laugarren, Zetakek Oques Grassesekin egindako "Hitzeman" bosgarren eta Billie Eilishen "Therefore I Am" indarra galtzen ari da, seigarrenera behera eginda. Ondoren, Chica Sobresaltok bete du zazpigarren postua, "Fusión del Núcleo"k jasotako botoekin.
'Top 10'eko azken hiru kantuak honako hauek dira: Olatz Salvadorren "Euria", C Tanganak El Niño de Elche eta La Hungararekin sinatutako "Tú me dejaste de querer" eta Miley Cyrusen eta Dua Liparen "Prisoner" elkarlana.
1.- MAREN: La Estación Espacial de Teruel
2.- ETS: Egingo Dugu Eztanda
3.- ALIZZ ft. AMAIA: El Encuentro
4.- GATIBU: Egurre Emon
5.- ZETAK ft. OQUES GRASSES: Hitzeman
6.- BILLIE EILISH: Therefore I Am
7.- CHICA SOBRESALTO: Fusión del Núcleo
8.- OLATZ SALVADOR: Euria
9.- C TANGANA ft. EL NIÑO DE ELCHE & LA HUNGARA: Tú me dejaste de querer
10.- MILEY CYRUS ft. DUA LIPA: Prisoner
Zerrenda osoa, hemen.
Bideoak (1)