Aste honetako sailkapena
Duplaren "Mundu Geldi" kantua, TOP GAZTEA zerrendaren lehen postuan
ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS
2021/04/12
The Weeknden "Save Your Tears" abestiak bigarrenera egin du behera; Ezpalaken "Hegan edo hilik" proposamenak, bere aldetik, hirugarrenari eutsi dio.
Dupla bikote arabarrak lortu du TOP GAZTEA zerrendaren lehen postua aste honetan, "Mundua Geldi" abestiarekin. The Weeknd musikari kanadarraren "Save Your Tears" horrenbestez, bere aldetik, bigarrenean geratu da. Hirugarren, podiuma osatzen, Ezpalak taldearen "Hegan edo Hilik" piezak jarraitzen du.
Ondoren, Nathy Pelusoren "Delito" dago laugarren, Taylor Swiften "Willow" bosgarren, eta Olatz Salvadorren "Euria", seigarren.
Tiestoren "The Business" lanak zazpigarren jarraitzen du, eta atzetik, Olivia Rodrigoren "Drivers License" abestia kokatu da zortzigarren, seigarrenetik bi postu behera eginda.
Azkenik, honako bi pieza hauek itxi dute hamar abesti bozkatuenen zerrenda: Dua Liparen "We're Good" (9) eta Alizz eta Amaiaren "El Encuentro" (10).
1.- DUPLA: Mundua Geldi
2.- THE WEEKND: Save Your Tears
3.- EZPALAK: Hegan edo Hilik
4.- NATHY PELUSO: Delito
5.- TAYLOR SWIFT: Willow
6.- OLATZ SALVADOR: Euria
7.- TIESTO: The Business
8.- OLIVIA RODRIGO: Drivers License
9.- DUA LIPA: We're Good
10.- ALIZZ ft. AMAIA: El Encuentro
Zerrenda osoa, hemen.
Bideoak (1)