Aste honetako sailkapena
Nathy Pelusoren "Delito", TOP GAZTEA zerrendaren lehen postuan
ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS
2021/04/26
Ezpalaken "Hegan edo Hilik" dago bigarren, eta Dua Liparen "We're Good" proposamena, hirugarren.
Nathy Pelusok lortu du aste honetan TOP GAZTEA zerrendaren gailurra, entzuleen botoei esker, laugarren tokitik lehenengora jauzi eginda. Ezpalak taldearen "Hegan edo Hilik" abestia dago bigarren, eta hirugarren, berriz, Dua Lipa dago, "We're Good" proposamenarekin.
Bad Bunnyk eta Rosaliak elkarlanean egindako "La Noche de Anoche" kokatu da laugarren. Atzetik, Zetak dago bosgarren, "Akelarretan" kantuarekin. Dupla bikote arabarrak, bere aldetik, indarra galdu du zerrendan, "Mundua Geldi" arrakastak behera egin baitu, seigarrenetik laugarrenera.
The Weeknd musikari kanadarraren "Save Your Tears" dago zazpigarren eta Bulego taldearen "Gure Izarrak" zortzigarren.
Azkenik, honako bi pieza hauek daude hamar abesti bozkatuenen zerrenda ixten: Anne Lukinen eta Gorka Urbizuren "Lisboa" (9) eta Olatz Salvadorren "Euria" (10).
1.- NATHY PELUSO: Delito
2.- EZPALAK: Hegan edo Hilik
3.- DUA LIPA: We're Good
4.- BAD BUNNY / ROSALIA: La Noche de Anoche
5.- ZETAK: Akelarretan
6.- DUPLA: Mundua Geldi
7.- THE WEEKND: Save Your Tears
8.- BULEGO: Gure Izarrak
9.- ANNE LUKIN ft. GORKA URBIZU: Lisboa
10.- OLATZ SALVADOR: Euria
Zerrenda osoa, hemen.