Jaialdiak
Hamar egun eta hamar kontzertu: martxan da 2021eko Azkena Rock jaialdia
Gaztea
2023/06/16
Urriaren 3ra bitartean, 21 artistek rock musikaz bustiko dute Gasteizko Iradier Arena.
Hamar kontzertu eta hamar egun, horrela antolatu dute 2021eko Azkena Rock jaialdia, covid-19aren aurkako neurriei egokitutakoa.
Euskal Herriko rock musika jaialdirik ezagunenak 20 urte ospatu behar zituen honetan, Gasteizko Iradier Arena rock'n'roll, punk eta rockabilly musikaz blaituko da, edukiera murriztuarekin bada ere. Hartara, urriaren 3ra bitarte, 21 artistek joko dute bertan, ondorengo hurrenkeran:
22/09/2021 – Lendakaris Muertos + Ezpalak
23/09/2021 – Los Enemigos + Liher
24/09/2021 – El Drogas + The Lizards
25/09/2021 – Carolina Durante + Biznaga
26/09/2021 – Johnny Burning + The Soul Jacket
29/09/2021 – Kaotiko + Puraposse + The Wax
30/09/2021 – Ray Collins Hot Club + Micky & The Buzz
01/10/2021 – Loquillo + Seda
02/10/2021 – Los Zigarros + Los Estanques
03/10/2021 – M Clan + Razkin
10 gau eta 21 artista. Gero eta hurbilago dago hau eta Iradier Arena prest dago rock n roll gauetarako. Sarrerak gure webgunean dituzue. Ez zaitezte geratu Special editionera etorri gabe. #azkenarockfestival pic.twitter.com/ab9v0LL3EP
— Azkena Rock Festival (@AzkenaRockFest) September 17, 2021
ARF 2022
Udazkeneko edizio berezi honez gain, 2022ko jaialdira begira daude ARFen arduradunak. Bada, dagoeneko iragarrita dago datorren udan Mendizabalan joko duten musikarien kartela.
Patti Smith, The Offspring, Brian Wilson, Social Distortion, Emmylou Harris, Suzi Quatro, L7, Drive-by Truckers, Fu Manchu, Daniel Romanoren kontzertuak izango dira ikusgai, besteak beste, 2022ko ekainaren 16, 17 eta 18an.