Cargando...
Itxi

Agenda

Nøgen, Idoia, Lukiek, Bulego eta Gatibu, asteburuko kontzertuen artean

Gaztea

2021/10/01

Gainera, Mursego, Kalakan, Joseba Irazoki eta Lagunak, Folketan edota Kokein taldeak zuzenean ikusteko aukera izango da igandera bitartean.

Idoia

Kontzertuz josita dator urriko lehenengo asteburua. Besteak beste, Nøgen, Idoia, Lukiek, Bulego eta Gatiburen zuzenekoak izango dira ikusgai.

Ostirala

Lazkaoko Areria aretoan, Izaro izango da ikusgai, 19:00etatik aurrera. 20:30ean, Bilbon, Nøgenen lagunez inguratutako kontzertu berezia eskainiko du, eta Gazteako esatariak oholtza gainean ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Eibarko Coliseo Antzokian, 20:00etan, Mursego izango da ikusgai. Usurbilen, ostera, Ibil Bedi eta Lukiek taldeak arituko dira, 22:00etatik aurrera, Aginaga auzoko Ariztitxo frontoian.

Abantoko Haritzalde plazan Gatibu talde gernikarraren zuzenekoaz gozatzeko aukera izango dute, 20:00etatik aurrera.

Larunbata

Tolosako Bonberenean, 22:00etan, Joseba Irazoki eta Lagunak arituko dira, 21:30ean.

Iurretako plazan, berriz, Esti eta Mikel Markez aita-alaben, Addar eta Leihotikanen taldeen kontzertuak izango dira, 18:00etatik aurrera.

Idoia bakarlariak Igorreko Goiko plazan joko du (20:00), eta Bulego taldea Aizarnazabalgo plazan izango da 19:00etan.

Igandea

Kokein taldeak kontzertu akustikoa eskainiko du Donostiako Marruma elkartean, 19:00etan. Elgorriagan, Joseba B. Lenoir Gang taldea izango da ikusgai, 12:30ean.

Azkenik, Oñatiko txosnetan, Ibil Bedi eta Mentertz zuzenean ikusteko aukera izango da, 19:00etan.