Agenda
Olatz Salvador, Ezpalak eta Kalakan, asteburuko kontzertuen artean
Gaztea
2021/10/15
Gainera, Unidad Alavesa, Onki Xin eta Diabolo Kiwi taldeak zuzenean ikusteko aukera izango da igandera bitartean.
Kontzertuz josita dator urriko hirugarren asteburua. Besteak beste, Olatz Salvador, Ezpalak, Kalakan, Unidad Alabesa, Rodeo edo Onki Xin taldeen zuzenekoak izango dira ikusgai.
Ostirala
Bilboko BBK Aretoan, TOC eta Ezpalak taldeak arituko dira, 20:00etatik aurrera. Gasteizen, Jimmy Jazz aretoan, Giante eta Losadoren zuzenekoak izango dira ikusgai, 20:30ean.
Mutrikuko gaztetxean, berriz, Bizarro taldeak kontzertua emango du 20:00etan. Tolosako Bonberenean, Dave Smalley and The Bandoleros izango da ikusgai.
Larunbata
Olatz Salvadorrek kontzertua emango du Azpeitiko Soreasu Antzokian, 19:00etan. Donostiako Añorga auzoko antzokian, Bizarro izango da ikusgai.
Ataunen, Añube, Brigade Loco eta Unidad Alavesaren zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da, 18:15etik hasita. Atarrabiako Kultur Etxean, 20:00etan, Kalakan izango da ikusgai; eta Izpurako Faustin Bentaberri Aretoan, ostera, Diabolo Kiwi eta Kuartz taldeak.
Igandea
Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean, Konpost taldeak joko du kontzertua, 18:30ean. Nafarroan, Lizarra Ikastolan, Onki Xinen zuzenekoa izango dute.