Azaroko asteburuetan
Udagoieneko Osterako kontzertuen zatiak, Gaztearen webgunean ikusgai
B. F. | EITB Media
2021/11/09
Mikel Urdangarin, Xamanak eta Olatz Salvadorrek osatu dute aurtengo kartela. Hiru musikariek Bizkaiko hainbat txoko berezitan emandako kontzertuak grabatu ditu Euskaltzaleen Topaguneak.
Olatz Salvadorrek, Mikel Urdangarinek eta Xamanakek osatu dute aurtengo Udagoieneko Ostera ekimenaren egitaraua. Euskara sustatzeko asmoarekin, Euskaltzaleen Topaguneak hiru musikarien kontzertuak grabatu ditu Bizkaiko hainbat txoko berezitan.
Grabatutako emanaldietako abesti bana Gaztearen webgunean izango da ikusgai: azaroaren 12tik 14ra Mikel Urdangarinena (Otxandion grabatutakoa), hilaren 19tik 21era Xamanakena (Barakaldon grabatutakoa) eta azaroaren 26tik 28ra Olatz Salvadorrena (Ondarroan grabatutakoa).
¿#Aurrerapena #UdagoienekoOstera ¿¿¿Mikel Urdangarinek (@txatxamatxali) Otxandioko Andikona Plazan egindako kontzertuaren aurrerapena duzue hau. Kontzertu osoa ¿¿ Azaroaren 12tik 14ra Non? https://t.co/PzEJmbhPkg webgunean.#UdagoienekoOstera #Otxandio #AtzoGaurBihar pic.twitter.com/DvjDP54mwW
— Euskaltzaleen Topagunea (@topagunea) October 21, 2021