Jaialdia
J Balvin, The Killers, LCD Soundsystem, Pet Shop Boys, Stromae eta Placebo, 2022ko Bilbao BBK Liven
B. F. | EITB Media
2021/11/12
Moderat, M.I.A, Nathy Peluso eta Four Tet ere Kobetamendin izango dira, uztailaren 7, 8 eta 9an.
J Balvin, The Killers, LCD Soundsystem, Pet Shop Boys, Stromae eta Placebok 2022ko Bilbao BBK Liven joko dute, jaialdiaren antolatzaileek jakitera eman dutenez. Aurtengo edizioa uztailaren 7, 8, eta 9an izango da, Kobetamendin.
Kartel buruez gain, Moderat, M. I. A., Nathy Peluso eta Four Tet ere izango dira bertan, baita Phoebe Bridgers, Zahara, Rusowsky, Lori Meyers, Carolina Durante eta Sen Senra ere.
Nazioarteko artistez gain, euskal taldeek ere leku propioa izango dute aurtengo edizioan; Chill Mafia, Nøgen, eta Ezpalak ere bertan izango baitira.
Iazko edizioa pandemiarengatik bertan behera gelditu zen arren, ordurako igarritako hainbat taldek joko dute 2022ko edizio honetan. Horien artean daude Bomba Estéreo, Caribou, BICEP live, Supergrass eta slowthai.
Sarrerak salgai daude dagoeneko, Bilbao BBK Liven webgunean. Urtero bezala, hainbat sarrera mota daude salgai: eguneko tiketa, hiru egunekoa, eguneko tiketa+kanpina eta 4 eguneko tiketa+kanpina.
Programazioa, egunez egun
Bilbao BBK Liveren kartela