Martxoak 18 eta 19
Kase. O Jazz Magnetism, Su Ta Gar, Zoo eta Lendakaris Muertos, 2022ko Iruña Rocken
N. V.- B. F. | EITB Media
2023/06/15
Martxoaren 18an eta 19an izango da jaialdia, Navarra Arenan. Iazko edizioa bertan behera gelditu ostean, indartsu dator 2022ko kartela.
Iruña Rock jaialdiko antolatzaileek 2022ko edizioaren kartela eta datak argitaratu berri dituzte. Hitzordua Iruñeko Navarra Arenan izango da, martxoaren 18an eta 19an.
Dagoeneko salgai daude festibaleko sarrerak, 69 euroren truke (bi eguneko sarreraren prezioa). Gainera, antolatzaileek iragarri zutenez, iazko ediziorako sarrerak aurtengorako balioko du.
Kase. O Jazz Magnetism, Los Chikos del Maiz, Su Ta Gar, Zoo, Lehendakaris Muertos, Segismundo Toxicomano, Tropa Do Carallo, Desakato, Los De Marras, Buhos, Mafalda, Aphonnic, Ira, The Guilty Brigade, Virenque, Mosh eta Dinamita taldeak arituko dira taula gainean.
¿ F E S T I V A L A Z O ¿ ¡Os queremos preparados para rugir! Erosi zure abonua lehenbailehen eta prestatu jaialdi ahaztezin baterako. ¡Corre a por tu abono porque esto está que arde! ¡¿Sí o qué?!ENTRADAS · SARRERAK ¿¿ https://t.co/bRmOLURJdU#Iruñarock2022 pic.twitter.com/YOcif3xjMe
— IRUÑA ROCK (@IrunaRock) November 16, 2021