Brit Awards 2022
Adele, andre eta jabe 2022ko BRIT sarietan
B. F. | Agentziak
2022/02/09
Londreseko musikariak diskorik onenaren, abestirik onenaren eta artista onenaren garaikurrak eskuratu ditu 2022ko BRIT Awards sari banaketan.
Bart ospatu da BRIT Awards sari banaketa, Londreseko O2 Arenan. 4.000 pertsonaz inguratuta, Adele artista izan da gaueko izarra, banaketako hiru sari handiak eskuratuta. Album onenaren ("30" diskoa), artista onenaren eta abesti onenaren (Easy On My) garaikurrak dagoeneko zituenei gehituta, BRIT sari gehien dituen bigarren artista izatera pasatu da Adele, Robbie Williamsen atzetik.
Britainiar musikariak berak I Drink Winen zuzeneko bertsio hunkigarria eskaini du sari banaketan.
"Keep dreaming, keep pushing"@LittleSimz wins Best New Artist and takes the moment to thank her mum ¿¿ #BRITs pic.twitter.com/gOFtltSq1p
— BRIT Awards (@BRITs) February 8, 2022
Rock alternatiboko diskorik onenaren garaikurra Sam Fenderrek eraman du, "Deezer Sessions" diskoagatik. Gainera, Newcastlego musikariaren zuzenekoa gaueko txalotuenetarikoa izan da.
Dua Lipak pop eta R&B diskorik onenaren saria eraman du, baina ezin izan du jaso, Maiamin baitago. Olivia Rodrigoren Good 4 You abestiak nazioarteko kantarik onenaren garaikurra irabazi du; Billie Eilishek, ostera, nazioarteko artistarik onenarena.
Musika urbanoari dagokionez, Dave artistari eman diote 2022ko rap eta hip hop artista onenaren BRITa.