Musika
Gaur ezagutuko ditugu aurtengo Musika Bulegoa Sarien hamar irabazleak
B. F. | EITB Media
2022/05/17
Barakaldoko BEC!en izango da aurtengo Musika Bulegoa Sarien VI. edizioa. Bertan, aurtengo proposamenen arteko hamar onenak aukeratuko dituzte epaimahaia, zuzendaritza batzordea eta Etxepare Euskal Institutuaren artean.
Gaur ospatuko da 2022ko Musika Bulegoa Sarien gala, Barakaldoko BEC!en, 19:00etatik aurrera. Bertan, aurten aurkeztu diren hamar proposamen onenak sarituko dituzte. Horietako zortzi adituek osatutako epaimahaiak aukeratu ditu, beste bat Musika Bulegoaren zuzendaritza batzordeak eta, azkena, Etxepare Euskal Institutuak.
Izenik aurreratu ez duten arren, sari banaketaz gain, galan zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da. Musikaren alorreko langileek (promotoreak, musikariak, irakasleak, teknikariak, kazetariek...) gonbidapena eskuratzeko aukera dute oraindik, honako formularioa beteta.
Bertaratzerik ez dutenek, ekitaldia zuzenean jarraitzeko aukera izango dute, Musika Bulegoaren YouTube kanalean.
Euskal Herriko musikaren sektorean lan egiten duen edozein agentek aurkeztu zitekeen Musika Bulegoa Sarietarako hautagaitza, eta 2021eko abenduaren 15etik 2022ko otsailaren 10era arteko epea izan da. Orotara, 100 proposamenetik gora jaso dituzte aurten.
¿100 proposamen baino gehiago Musika Bulegoa Sarien seigarren ediziorako.¿ Saritutako 10 musika-proiektuak maiatzaren 17an jakinaraziko dira, Bilbao Exhibition Centren zuzeneko emanaldiak jasoko dituen ekitaldian.¿¿ https://t.co/M5BLe0c7jG pic.twitter.com/BEH1tnmLuH
— Musika Bulegoa (@musikabulegoa) February 24, 2022